Bart, tximeleta
batek musukatu ninduen. Morala eta moralitateari buruz hitz egiten geundenean
bere mihi biribilduak nire ahoaren kartografia begiztatu zuen, batek daki zergatik. Gogoratzen dut amama, bere aulkian eserita
hari zati batekin nire arrebarentzako bufanda bat egiten. Tximeletak ez dira
beti tximeleta izan, eta ez dira beti tximeleta izango. Nik barraskilo izan
nahi dut. Etxea zakutxo batean, soinean eramanda, euripean, poliki-poliki
paseotxo bat eman ahal izateko. Behin
irakurri nuen barraskiloek ez dutela negarrik egiten, ez dutela malkorik; honen
ordez mukiak dituztela, likatsua izan nahi dut. Barraskiloek ez dute estaturik, ezta gudarik ere. Nola ezarriko diote lur zati bati oihal bat
heien etxeak bizkarrean badaramatzate?
Baina tira, nahiz eta barraskilo izan, tximeleta batez
maitemindu nintzen. Bederen bart.
-Distopías-