domingo, 14 de octubre de 2012

METAMORFOETAZ BERBETAN


Bart, tximeleta batek musukatu ninduen. Morala eta moralitateari buruz hitz egiten geundenean bere mihi biribilduak nire ahoaren kartografia begiztatu zuen, batek daki zergatik.  Gogoratzen dut amama, bere aulkian eserita hari zati batekin nire arrebarentzako bufanda bat egiten. Tximeletak ez dira beti tximeleta izan, eta ez dira beti tximeleta izango. Nik barraskilo izan nahi dut. Etxea zakutxo batean, soinean eramanda, euripean, poliki-poliki paseotxo bat  eman ahal izateko. Behin irakurri nuen barraskiloek ez dutela negarrik egiten, ez dutela malkorik; honen ordez mukiak dituztela, likatsua izan nahi dut. Barraskiloek ez dute estaturik, ezta gudarik ere. Nola ezarriko diote lur zati bati oihal bat heien etxeak  bizkarrean badaramatzate?

Baina tira, nahiz eta barraskilo izan, tximeleta batez maitemindu nintzen. Bederen bart.

-Distopías-

No hay comentarios:

Publicar un comentario