lunes, 19 de noviembre de 2012

Bizirik gabeko marrazki bizidunak


Urrezko ile kizkurrak, printze urdinak eta moralitate polarizatuetako erreinuak saldu nahi zizkigun Disney-k. Gazako umeek ez dute ordea erreinu magikoetan sinesten, hauek gauero bonben txistua entzuteko beldurrez oheratzen dira. Herri xumea izan arren, atzerriko jainko baten itzalpean bizi dira, EEBB-ko begirada pean. Mendebaldeko marrazki bizidunak, ekialde ertainean, hildako gorpu bihurtzen dira;  albistegietan anekdota eta akaso, ikerketaren batean, zifra. Umeek Gabonetan ez dute oparirik jasotzen, nahiz eta Jesus haien lurretan jaio izan, lurrak jada ez bai dira heienak. Ez dute Action man-en jostailurik ikusten, soldadu sionistak baizik. Eta tankeak kaleetan zehar, gora eta behera. Denbora-pasa: harriak hartu eta honda batekin garunik gabeko kaskoren batean diana egitea. Subertsibo, estatu israeldarraren etsai, edo are okerrago; Palestinarrak dira.

-Distopías-