Urrezko ile
kizkurrak, printze urdinak eta moralitate polarizatuetako erreinuak saldu nahi
zizkigun Disney-k. Gazako umeek ez dute ordea erreinu magikoetan sinesten,
hauek gauero bonben txistua entzuteko beldurrez oheratzen dira. Herri xumea
izan arren, atzerriko jainko baten itzalpean bizi dira, EEBB-ko begirada pean. Mendebaldeko marrazki bizidunak, ekialde ertainean, hildako gorpu bihurtzen dira; albistegietan anekdota eta akaso, ikerketaren
batean, zifra. Umeek Gabonetan ez dute oparirik jasotzen, nahiz eta Jesus haien
lurretan jaio izan, lurrak jada ez bai dira heienak. Ez dute Action man-en
jostailurik ikusten, soldadu sionistak baizik. Eta tankeak kaleetan zehar, gora
eta behera. Denbora-pasa: harriak hartu eta honda batekin garunik gabeko kaskoren
batean diana egitea. Subertsibo, estatu israeldarraren etsai, edo are okerrago;
Palestinarrak dira.
-Distopías-
-Distopías-
No hay comentarios:
Publicar un comentario