Denboran galdutako une goxoetan pentsatzen daramat egun osoa, haurrak
gineneko une goxoetan, lur lau batean pasatutako mila abenturetan, gure arteko
lizkar inozoetan, beraiengan, zuengan eta niregan pentsatzen...
Bizitza begietan ezarritako oihal batekin ikusten genuela oroitzen dut, bai. Oroitzapen xamurrak besterik ez, denboran galdutako
tximeleta bakarti baten oroitzapen leunak.
Gaur, egun haiek, izpilu bat bezain auskor ikusten ditut, ez
dakit zer gertatu den lokatzetan eskuak sartuta mundua aldatzea pentsatzen
zuten haurrekin, ez dakit non dauden, ez. Nire ingurura begiratu eta ez
ditut ezagutzen, ez naiz ezagutzen, gizarte materialista honek xurgatu dizkigu
gure fantasiak, gure ametsezko mundua eta gure bizia.
Beldurra sentitzen dut nire buruari zer egingo diodan pentsatzen
dudanean, badakit bazter batean denborak botata utziko nauela, eta beldur naiz.
Denbora bezalako zigorrei diet nik beldur, pasatzen den segundu bakoitzari, gaur ikusten dudan itsasoa ez delako bihar berdina izango, horregatik naiz ni beldur.
Denbora bezalako zigorrei diet nik beldur, pasatzen den segundu bakoitzari, gaur ikusten dudan itsasoa ez delako bihar berdina izango, horregatik naiz ni beldur.
Baina oraindik badut haur hori aurkitzeko esperantza bat, nire
ingurukoei begiratu eta hitzez sorturiko espazioan murgiltzen naizenean
ezagutzen dut nire burua. Gauzak lehenago gertatu direnaren sensazioak ematen
dio bizia ume horri, aspaldian sentitu gabeko usainak, lehenago egondako lekuak...
Ez dut nire iragana ahaztu nahi, ez, hori egingo banu ni nor
naizen ez bainuke jakingo eta horrek hotzikarak sortzen dizkit. Denbora luzea
daramat honetan pentsatzen, eta naiz eta haur hori galdua dagoela pentsatzen
dudan, badut gure oroitzapenekin bizirik
mantendu dezakegunaren esperantza.
Denboran atzera begiratzea eskatzen dizuet, eta zuen buruei
galdetzea zer egin duzuen haur horrekin. Non dago arkatz batekin unibertsoa
margotzeko gai zen gizakume hori? non dago...
(Escrito a saber donde hace unos 3 años...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario